XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizarte baten hildoa, beti, klase burruka baten ondorioa da.

Hildo honen barnean burruka baten bi arerio daude: sozialismara doan bidearen alde daudenak batetik, eta kapitalismara doan bidearen alde daudenak, bestetik.

Lehen bidearen zehar dabilena, proletal klasea eta herritar populuaren artean osatzen dena da; bigarrena, aldiz, sozial indar burgesak osaturik aurkitzen da.

Proletalgoak gidaritzaren eskurik gal ez dezan, ideologiaren eta politikaren frenteetan ezin dezake bere eragipen praktikorik inolaz ere utz.

Horretarako, jakina denez, beste herritar klaseeri alde baitira.

Baldintza horik, ordea, proletalgoak bere aparato ideologiko eta politikoak dituenean bakarrik betetzen dira: marxist-leninist alderdi bat, hain zuzen.

Proletal boterean, beraz, ba dira ezaugarri nagusi batzuk.

Ezaugarrien zerrendan abiatu garenean, proletal diktadura aipatu da sozialismaren funts-ezaugarri baten gisara.

Zorigaiztoz, Mendebal honetan, eta ez ahantz gero gu ere hor gaudela, diktadura hitza zentzu berdinean erabiltzen da, eta berdina ez bada; berdintsuan.

Hau da, diktadura oro gauza bera da: diktadura, eta kito.

Nahiz zuri, nahiz gorri izan: diktadurarik ez.

Arrazoin bide hontatik dabilena, jakina, hitz baten esanahia erabat beti zentzu batetan soilik erabiliar sarrienik burgesia da, hala komeni zaionez gero.

Ez bati, ordea.

Ikuspegi aldetik ideologia idealist-humanisten alorretan dabiltzan iraultzaile frango, alor horrek berak hartara beharturik, proletar diktaduraren aurka jarriak dira.

Ez bide dira ohartzen, alegia, proletar diktadura ez dela bestek bezala herritar klase xumeak menperatuz ezarririk dagoena.

Aitzitik, proletar diktadurak artean zapaltzaile izan diren klase haien gain igortzen du bere boterea, herritar klase xumeen faboretan: azken hauentzat, beraz, proletar diktadura babes eta eskubideen itzal gordetzaile bat da, burgesiaren hatzapar bortitzetatik.

GIDARI - ALDERDIAREN EZAUGARRIAK Jakina denez, alderdi baten proletar ezaugarria ez datza berak bere buruaz egin dezakeen izen-jartze hutsean, edo sozialisma jasotzeko asmo leial eta jatorrean, edota marxisma-leninismari leial izateko hitzarmen nahiz hildo iraultzaile bati eutsiz ibiltzeko enpeinu soilean.

Ezaugarri hori alderdiak daraman politik eta ideologik pratikaren analisia zehatzean frogatu daiteke bakarrik, ia benetan hala den ala ez den jakin ahal izateko.

Zorionez, gaur arte ezagutzen ditugun iraultzen esperientziez baliaturik; alderdi politiko baten ezaugarri horik non datzaten ikusi ahal izango dugu: politik eta ideologik ekintzaren klase mailako ezaugarria alderdiak masekiko duen erlazioan islatzen da, orobat alderdiko barne-harreman berezietan ere bai, eta azkenik, boterea hartuz gero, Estatuko aparatuarekin daukan atxikimenduetan.

Horiek horrela, gidari den alderdia eta masen artean aurkitzen den harreman jakin bat, eta bide beretik, alderdiaren barne-harremanetan eztabaida eta ideologiazko burrukaren ordez jauntxokeria nagusi bada, hala-beharrez, bistan da, marxist iraultzaren muinetik urrun izango dela alderdi horren ikuspegi teorikoa.

Ezin daiteke ikuspegi teoriko xuxenik inolaz egon, pratika politiko xuxenik ez dagoen lekuan.

Marxist Leninist printzipioen arauz taxuturik dagoen alderdi batek, beraz, printzipio horik ez ditzake bizitzatik at dogma gisa batez erabil, eta orobat ezin dezake onets bere barneko harreman berezietan inolako jauntxokeriarik, bide hortatik dabilen oro kritika zorrotz baten pean jarri baizik.

Gidari den alderdia, laburtuz, proletar alderdi bat izan beharra dauka, baldin eta, jakina, masen iniziatiben instrumentu bat izan beharrean, berori dirigitzeko asmorik ez badu noski.

Hori posible izango bada, ordea, masen kritika pean ihardun beste biderik ez zaio geratzen, herriari zer egin behar duen esaten ibili gabe.